Feministes per la Independència

Dekalogoa. Euskara

Errepublika Katalan Aske, Independente eta Feminista baten alde

Denon artean askatasunetik, aniztasunetik, ekitatetik eta jasangarritasunetik jaiotako herrialde berri eta hobe bat eraiki nahi dugu. Emakumeon politika eraldatzailea Politika izango den herrialdea, hain zuzen.

Emakumeak eskubideen subjektuak gara bizitzako etapa guztietan, gure jatorria edozein dela ere.

1- Errepublika Katalanean indarkeria matxista oro errotik kentzea Estatuaren erantzukizuna izan behar da.

2- Zero urtetik hasi eta unibertsitatea bukatu arte, kalitatezko heziketa-sistema nazionala, publikoa, doakoa, laikoa, katalana eta ko-hezitzailea beharrezkoa dugu.

3- Norberaren gorputzaren gaineko eskubidea; ama izan ala ez izan hautatzeko eskubidea; laguntza bidezko ugalketarako eskubidea, aukera sexuala edozein izanda ere; abortatzeko eskubidea eta gure sexualitatea hautatzeko eskubidea exijitzen ditugu. Sinesmen erlijiosoek ezin dituzte aipatutako eskubideak baldintzatu.

4- Berdintasun Politikak jasangarriak bilakatuko dituen Itun Nazionala aldarrikatzen dugu, egoera ekonomikoa eta gobernuaren kolore politikoa alde batera utzirik.

5- Emakumeek duten balioa onartu behar da, emakumea bera ikusgai egin eta jakintza arlo guztietan, lanean eta praktika feministen alorrean egin dituen ekarpenak nabarmendu behar dira. Emakumeok gure genealogia feminista aintzakotzat hartua izateko eskubide osoa dugu.

6- Bizitzaren jasangarritasuna politikaren muinean egon behar da bere dimentsio guztietan: ekonomikoan, ekologikoan, sozialean, kulturalean, elkartasunean, belaunaldien arteko harremanean, bakean eta segurtasunean. Armadarik gabeko herrialde batean bizi nahi dugu, non herritarren segurtasuna elkarrizketan eta bitartekotzan oinarrituta egongo den.

7- Zaintza eta ugalketa gizarte osoaren erantzukizuna dira. Gizonek lan hauetan duten erantzukizun konpartitua antolakuntza sozioekonomikoaren barruan egon behar da. Guztion ongizaterako oinarrizko baldintzak bermatuko dituen egitura publikoak mantendu behar dira.

8- Lan eta soldata berdintasuna bermatzea, lanaren banaketa sexualaren bukaera, emakume langileekiko diskriminazio guztiekin amaitzea eta pentsio duinak ziurtatzea exijitzen dugu.

9- Inongo erlijiorekin loturarik izango ez duen estatu laikoa eskatzen dugu, non sinesmen erlijiosoek legegintza eta politika publikoetan eraginik izango ez duten.

10- Emakumeok prozesu eratzailean, Konstituzioaren idazketan eta nazioa eraikitzeko sortzen den espazio orotan parte hartu beharra dugu. Emakumeek eta gizonek erabakitze-esparru guztietan elkarrekin parte hartu behar dugu, parekotasunean.

Ez dago askatasun nazionalik emakumeon askatasunik gabe!

Gora Katalunia Independentea!

Feministes per la Independència #Tram82 eix #Igualtat #ViaLliure11S 2015

www.feministesperlaindependencia.cat

@femviacat

pdfa deskargatzea

1 thoughts on “Dekalogoa. Euskara

  1. Retroenllaç: Per una República Lliure, Independent i Feminista. Decàleg | Feministes per la Independència

Deixa un comentari